Agudo eta ongi, usoa hegaka

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 3a

EHIZTARIAK NON?
Usoen sasoia ailegatuta, Pallu, Barbara, Latarri, Kurritxika, Alkaxuri eta Aieleta aldean dabiltza azken aldian batera eta bestera ehizturiak.

 

Goizean goiz jaikita eta eskopeta eta gosaria hartuta hor joan dira egun hauetan bakoitza bere tokira
Markel eta Eneko
Esamoldeak dioenez, gauzak ongi egiteko, patxadan egin behar omen dute.
Usoak, ordea, ongi egiten du, eta agudo, hegaka. Beharko, ehizturien mehatxutik eskapo. Gaztainazitua urriroa edo urria, edozein modutara esanda ere, hauxe dugu ehizturiak beren onetik atereak ibiltzen diren garaia.
Haizegoa badabil, tutuluena ere argia hasi baino lehen, jaiki eta han­txe abiatzen da bere eskopeta hartuta makarrak kentzeko astirik gabe. Batzuk Pallu­ra, bes­teak Barbara aldera, Latarrira, Kurritxi­kara, Alkaxurira, Aieletara... usoa heldu den eguna bada, denak harrotuak.


Postuak ere, aurretik arbaztekin ongi gerizatuak. Hantxe egonen dira, begiak gorri-gorri, erne, heldu denari, danba!, tiratzeko prest. Nekeak jotzearekin, ilunabarrean, etxe­ra. Eta esku hutsik asko, zakurra baino tristeago. Bi bota dituenak, berriz, lau bota dituela esan eta aurre­ra!
Xalbadorrek bertso batean aipatzen duen bezala:
...gezur zonbait kondatuz,
egi eskasian,
hola hauteman ditut
nik ene bizian;
zerbait egin badute,
noizpait ihizian,
errepikatzen dute
bizitza guzian.
Kontuak kontu, garbi dago behinik behin, hemen ehizak jendea mugitzen duela. Eta gure mahaietan otordu goxo askiak egiteko bidea paratu ere bai!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun