Erraz nagusitu zen Oizko taldea urriaren 17an plazan jokatu zen Malerrekako Gazteen Laxoa Txapelketako finalean. 9-0eko markagailuarekin jaun eta jabe izan zen herriko taldea. Ez zen partida ikusgarria izan, Doneztebeko taldeari errazegi irabazi ziotela ere erran liteke, baina txapeldunak gustura gelditu ziren garaipenarekin. Andoni Saldias, Lander Mindegia, Laurendi Zelaieta eta Ibai Iribarren izan ziren Oizko taldean jokatu zutenak. Eta Doneztebekoen taldean Unai Sapuppo, Josu Inda, Joseba Grazenea eta Aurelio Bertiz. Argazkia ez da oraingoa, ez Oizkoa ere, baina eskualdean gaztetxoek duten afizioaren erakusle da.