Ur depositu berria abendu hasierarako martxan egotea espero du Udalak

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 3a

Presioa erregulatzeko balbulak paratzen ari dira orain

Urtea akitu baino lehenagotik ur depositu berriak hornituko ditu herrita­rrak. Azken hilabete hauetan, lanak egiten aritu den Sasoi enpresari gutti geldi­tzen zaio akitzeko. Alber­to San Migel alkateak aipatu digunez, «etxez-etxe­ presioa erregula­tzeko balbulak paratzen ari dira orain».
Obra guztia abendu hasierarako egina izanen delakoan dago alkatea eta hortik aitzinera, berria erabiliko da. Zaharra, berriz, erreserbarako geldituko da.
Bere garaian, aipatu bezala, 128.487 euro gosta da depositu be­rria eraikitzea, eta Nafarroako Gobernuak 60.012 euro eman ditu.

Hirigintza Plana egiten hasiak
Udalaren eta arkiteltu arduradunen lehenbiziko bilerak egin ondotik, hasi dira Hirigin­tza Plan berria egiten.
Aipatu, Udalak Hirigintza Plana egiteko deialdia­ egin zuenean, sei arkitektu talde aukeztu zirela, eta guztietan Xabier Lopez de Uralderi esleitu ziola lana. Honek bi urte ingu­ru beharko ditu plan be­rria egiteko. Kasu honetan, Nafarroako Gobernuaren laguntza %80 ingu­rukoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun