Hilabete hasieraz geroztik, dozena bat emakumeren bilgune bihurtu da eskolako bigarren solairua. Eskulanak egiten ikasteko biltzen dira Ituren, Aurtitz eta Zubietako emakumeak asteazken arratsaldero eta oso lan politak egiten dituzte.
Maiatzera bitarte segituko dute ikastaroarekin. Halako lanak egin ondotik, ea animatzen diren herritarren aurrean erakusketaren bat egitera.
Gonbidapena egina dago.