Herriko Ostatua errentan hartzeko deialdia egin du Udalak

Fermin ETXEKOLONEA 2009ko azaroaren 3a

TTIPI TTAPA

Baldintzak Herriko Etxean daude eskura

Urtebete baino gu­txiago pasatu da Udalak Herriko Ostatua erren­tan hartzeko azken lehiaketa egin zuenetik.  Urte hasieran izan zen, eta hirugarren deial­diaren ondotik, maia­tzaren 1ean hasi ziren lanean arduradun be­rriak. Baina bost hilabete beranduago, uzteko asmoa dutela adierazi diote Udalari, eta beraz, honek berriz egin behar izan du eskaintza.
Aurrerago emanen ditugu eskaintzaren ingu­ruko xehetasunak, baina bitartean, aipatu, ostatua, hostala eta jatetxe zerbitzua errentan har daitezkeela, eta ho­rrekin batera, bertan bizitzeko aukera ere izanen duela ardura har­tzen duenak.
Interesatuak eta baldintzak zehatz jakin nahi dituenak He­rriko Etxe­ra jo dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun