Espainia eta Nafarroako politikoekin inauguratu dute ofizialki bainuetxea

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 3a

Espainiako eta Nafarroako gobernuetako ordezkariak bainuetxekoekin batera. TTIPI TTAPA

Etxebizitza ministroa, Sanz presidentea eta lau kontseilari etorri dira

Duela hiru hilabetetik lanean ari bada ere, urria­ren 19an ofizialki zabaldu zituen ateak bainue­txeak, eta hainbat ordezkari politiko bildu ziren. Herriko eta inguruko alkate eta zinego­tziekin batera, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea eta Bea­triz Corredor, Espainiako Gobernuko Etxe­bizitza ministroa etorri ziren, baita Nafa­rroako hainbat kontseilari ere: Amelia Salanueva Toki Administrazio Departamentukoa, Begoña Sanzberro Landa Garapen eta Ingurumenekoa, Maria Isabel García Malo Gizarte Gai, Familia, Gaztedia eta Kiroletakoa  eta Kultura eta Turismoko Juan Ramon Corpas.
Lehenik, Zubietako joaldunek beraien harat-honatak egin zituzten bainuetxearen atarian, nolabaiteko bedeinkapena emanez eraikin berriari. Aurreskua ere dantzatu zuten eta ordezkari politikoen solasaldiak etorri ziren ondotik. Eta Mikel Biain apezak, putzu nagusiko ur gazia erabiliz bedeinkapena eman zion instalazioari.

10,2 milioi euroko Inbertsioa
6.000 metro koadro inguru dituen balnearioa egiteko 10,2 milioi euroko inbertsioa egin da; Etxebizitza Ministerioak kasik 3 milioi euro jarri ditu, moldaketa lanen %40,6a. Nafarroako Gobernuak 1.933.428 euro ordaindu ditu, 2004, 2005 eta 2006ko aurrekontuetan. Gainerakoa, Udalak eta Elgorriagako Balnearioa elkarteek ordaindu dute. Izan ere, Sustapen Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren eta Udalaren 1999ko elkarlanaren ondorio da eraikin berria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun