Joaldunen Eguna prestatu eta pasatu ondotik, Ibintza Kultur Taldea Asteburu Kulturala antolatzen ari da orain burubelarri.
Egunak finkatu dituzte dagoeneko, eta aurtengoan abenduaren 4tik 6ra izanen dira. Ohiko programazioa izanen da, baina seguruenik berrikuntza batzuk ere sartuko dituzte.
Taldera sartzeko gonbidapena
Ibintza Kultur Taldeak herritarrei deialdia luzatu die, Kultur Taldeko kide izan nahi duten guztiek ateak irekiak dituztela errateko.