Iragarri bezala, saltzaileak karriketara atera dira urriko bigarren asteburuan, azoka eta hainbat ekitaldi prestatuak baitzituzten Doneztebarrak Merkatarien Elkartekoek, Udalaren, Gas Navarra eta Elgorriagako Balnearioarioaren laguntzarekin. Herriko dendak larunbat eta igandean goiz eta arratsaldez irekiak egoteaz gain, trikitilariak, haurrentzako jolasak eta ipuin kontalariak, taloak eta denetarik izan zen. Oztopo bakarra eguraldi kaxkarra izan zen, baina halere, gustura gelditu ziren komertzianteak parte hartzearekin.