150 lagunek bat egin dute faxismoaren kontrako deiarekin

ttipi-ttapa 2009ko azaroaren 3a

Eraso faxistarik ez lelopean egin zen manifestazioa. TTIPI TTAPA

Sinbolo faxistak kentzeko eskatu dute eskualdeko eragileek


Iaztik honat, eskualdean zein Euskal Herriko bertze he­rrietan egin diren «eraso faxistak» sala­tzeko eta sinbolo faxis­tak kentzea eska­tzeko urria­ren 10ean egindako manifestazioak 150 lagun inguru bildu zituen.
Eraso hauen aitzinean «erantzun baten beha­rra» ikusten dutela nabarmentzeaz gain, «per­tso­na hauek inpunitate osoz jokatzen dutela» salatu zuten. «Falange eta eskuin mutu­rrekoen eskutik herri honek jasandako sufrimendua ezin dugu ahaztu. Aldiz, ber­tze egoera ba­tzuetan edozein pintada, argazki, kartel kriminalizatua da».
Horrekin batera, gure he­rrietan geldi­tzen diren sin­bolo faxistak betiko kentze­ko eskatu zuten eskualdeko Gazte Asan­bladek, Baztango AEKko irakasleek, LAB sindi­katuak, Baztan-Bida­soa­ko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta Ezker Aber­tzal­eak, Sare Antifa­xistak, Elizondo eta Bera­ko Gaztetxeek, Iruñerriko Ekin­tza Antifa­xis­tak, Bidean, MOC, Ahaztuak eta Arrosa Beltza erakundeek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun