Arrutenea Etxea Pilota Txapelketa jokatuko da igande honetan

Jaione OTXANDORENA 2009ko azaroaren 3a

Joan den urteko txapelketako pilotariak eta antolatzaileak ttipi-ttapa

Lau partida jokatuko dira 16:30etik aitzinera

Igande honetan, azaroak 1, jokatuko da Arru­tenea Etxea Pilota Txapelketaren bigarren edizioa. 16.30ean hasiko da eta lau partida ikusteko aukera izanen dute pilotazaleek Arrutenea Etxeak atzekaldean duen frontoi ttikian.
Lehenengo partidan, Enaitz Telletxea igan­tziarra Pello Migelena beratarraren kontra ariko da.
Bigarren norgehiagokan, Iker Espelosin sunbildarra eta Enaitz Anso legasarra ariko dira aurrez-aurre.
Hirugarren partidan,  Andoni Espelosin sunbildarra Iñaki Azpirotz iruritarraren kontra ariko da.
Eguneko azken partidan, Ander Errandonea beratarra eta David Albisu narbartea­rrak jokatuko dute.
Partidak akitu ondotik, sariak banatuko dira eta segidan, lun­txa izanen da bertara hur­bil­tzen diren guz­tien­tzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun