Sarerik hedatu gabe joan da lehenbiziko aldiz Usategietako Igandea

Joseba eta Nerea 2009ko azaroaren 3a

Argazkian ageri den pankarta horixe paratu zuten usazaleek Usategietako Igandean. TTIPI TTAPA

Zalaparta handia Usate­gietako egoera korapilatsuagatik

Usategietako Igandean lehenbizikoz ez zen sa­rerik hedatu. Azken urteetan izan diren gorabe­herak aurtengo sasoi hasieran lehertu ziren ehizturiek erabiltzen dituzten 4. eta 5. postuen aitzinean zuhaitzak moztuak agertu zirenean.
Usazaleek postu horiek kentzea eskatzen dute eta hori aldarrikatzeko, pankarta hedatu zuten Usategietako Igandean: Etxalarko Usategiak egoera larrian! Erres­petua da konponbidea zioen. Ehizturiek, euren alde­tik, ukatu egin dute beraiek direnik mozketaren egileak «zuhaitzak moztea gure teilatuaren kontra harriak botatzea» litzatekeela argudiatuz. Arazoa udaletxera eraman dute orain. Patxiku Irisarri alkateak adierazi digunez, «arazo handia» dute Udalean. Izan ere, jendeak ez badaki ere, «ordenantza­rik ez dago Usategietan, baldintza plegua bakarrik dago, hortaz ez dugu eskumenik deus aplikatzeko». Arazoa airean dago eta, itxu­ra guztien arabera, luzerako izanen da.
Kontuak kontu, Usategietako Igandea giro onean ospatu zen, eguraldi ederrarekin. Hala ere, bisitan etorritako kanpotarrak goibel zeuden, sareak hedatu ez zirenez, ez baitzuten aspaldiko ohitura ikusterik izan.
Arratsaldean, jende franko bildu zen plaza bazte­rrean eta antolatzaileak gustura agertu ziren egunak izandako eran­tzu­narekin.

16 Patata tortilla
Usategietako Igandearen aitzakian, patata tortilla txapelketa egin zuten gazteek, aurten bos­ga­rren urtez. 16 hirukotek hartu zuten parte bi mailetan sailkatuta. 16 urte bitartekoetan Beñat Maia, Aitor Danboriena eta Ibai Gallardonek irabazi zuten. Bigarren saria Beñat eta Nerea Iparra­girrek eta Amaia Zelaietak osaturiko hirukoteak lortu zuen. Maila nagusian Egoitz Olagarai, Eneko Arangoa eta Asier Irazoki izan ziren txa­pel­dunak. Bigarren saria Amaia Agirrek, Jabier Galarregik eta Olatz Ollok esku­ratu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun