Entrenatzaile berriarekin jokatuko du aste hondar honetan Doneztebe futbol talde nagusiak

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 30a

Xabier Maiak hartuko du Mikel Maiaren lekua

Berriz ere kirol jardunaldi mardula izanen dute eskualdeko taldeek. Futbolean, Doneztebeko talde nagusiaren entrenatzaile ardura utzi du Mikel Maia sunbildarrak. Dimisioa "arrazoi pertsonalengatik" eman du, baina egia da joan den denboraldian Kopa irabazi zuen taldeak oraindik ez duela garaipenik lortu denboraldi honetan. Mikel Maiaren ordez, orain arte kadeteak entrenatu dituen eta bere garaian Baztan futbol talde nagusia Preferentera igo zuen Xabier Maia izanen da entrenatzaile. Lekunberriko Beti Kozkor taldearen kontra lehen garaipena lortzen saiatuko dira igande eguerdian.

Hauek izanen dira asteburuko partida guziak:

 

FUTBOLA

Nafarroako Preferente mailan
San Cristobal – Baztan, igande arratsaldeko 16:00etan Berriozarren.
Aurrera – Gazte Berriak, Leitzako Arkiskilen larunbat arratsaldeko 15:45ean.

Gipuzkoako Ohorezko mailan
Hernani - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 16:30ean Hernaniko Zubipen.

Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Gure Txokoa – Dunboa Eguzki, larunbat arratsaldeko 16:00etan Matzadan.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Irun 1902 - Beti Gazte B, larunbat arratsaldeko 19:30ean Irungo Ugalde zelaian.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe – Beti Kozkor, igande arratsaldeko 16:00etan Huarteko Aretan.

Jubenilak, Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte – Sporting de Herrera, igande arratsaldeko 16:30ean Mastegin.

Jubenilak, Gipuzkoako lehen mailan
Hondarribia - Gure Txokoa, igande goizeko 11:00etan Hondarribiako Ondartzan.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Baztan – Lezkairu Rematxa, igande arratsaldeko 15:45ean Giltxaurdin.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Gure Txokoa – Real Union B, Matzadan larunbat goizeko 11:30ean
Beti Gazte – Dunboa Eguzki, larunbat arratsaldeko 16:30ean Mastegin.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Beriain – Doneztebe, igande eguerdiko 12:00etan Beriainen.
Gares – Baztan, larunbat goizeko 10:00etan Garesko eskolan.

Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Gure Txokoa – Oiartzun, igande arratsaldeko 16:00etan Matzadan.

Nafarroako Infantilen lehen mailan
Beti Gazte – Artajones, igande goizeko 11:00etan Mastegin.
Izarra – Doneztebe, larunbat arratsaldeko 18:00etan Lizarrako Merkatondoan.
Iruña – Baztan, larunbat goizeko 11:00etan Paternainen.

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe – Ardoi B, larunbat goizeko 10:00etan Taxoaren.

Nafarroako alebinen futbol-7 ligan
Oberena B - Beti Gazte, larunbat eguerdiko 12:30ean Oberenan.
Doneztebe – Iruña B, igande eguerdiko 12:00etan Doneztebeko eskolan.
Nuestra Señora del Huerto A – Baztan A, larunbat eguerdiko 12:00etan Taxoaren.
Baztan B – San Jorge, larunbat goizeko 10:30ean Giltxaurdin.

Emakumezkoen Gipuzkoako Ligan
Real Union - Beti Gazte, igande arratsaldeko 15:30ean Irungo Gal zelaian.

ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa – Urritza jatetxea, ortziral arratsaldeko 20:45ean Toki-Ona kiroldegian.

Gipuzkoako hirugarren mailan
Pinturas Etxadi - Umore Ona, ostiral arratseko 22:30ean Pasaiako Donibane kiroldegian.

Nafarroako neska seniorrak
Beti Kozkor – Aurrera, igande eguerdiko 12:00etan Lekunberriko kiroldegian.

Nafarroako neska jubenilak
Doneztebe – Orvina, larunbat goizeko 11:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Nafarroako neska kadeteak
Itaroa Huarte – Doneztebe, larunbat eguerdiko 12:00etan Uharten.

Nafarroako mutiko kadeteak
Askatasuna Burlata – Aurrera, larunbat goizeko 11:00etan Ermitaberri ikastetxean.

Nafarroako mutiko infantilak
Irabia – Aurrera, ostegun arratsaldeko 19:30ean Irabia ikastetxean.


ESKUBALOIA
Emakumeen 1. Maila nazionalean

Lindutx BKT – Castelldefels, larunbat arratsaldeko 19:00etan Elizondon.

Mutilen 2. maila Nazionalean
Erreka – Tafalla, larunbat arratsaldeko 17:30ean Donezteben.

Mutiko jubenilak
Erreka – Beti Onak, larunbat arratsaldeko 19:00etan Donezteben.

Neska jubenilak
Itxako  - Lindutx-Baztan BKT, larunbat arratsaldeko 16:00etan Lizarrako Carpa Oncinedan.
Erreka – Oberena, larunbat arratsaldeko 16:00etan Donezteben.

Neska kadeteak
Lagunak - Lindutx BKT B, larunbat goizeko 9:30ean Barañaingo kiroldegian.

Mutiko infantilak
Erreka – Ardoi, larunbat goizeko 10:00etan Donezteben.

Neska infantilak
Erreka – River Ega, Mendillorriko trinketean larunbat eguerdiko 12:00etan.
Lekaroz A – River Ega B, larunbat goizeko 11:00etan Mendillorriko Trinkete kiroldegian.
Lekaroz B – Malkaitz B, larunbat goizeko 10:00etan Elizondoko kiroldegian.

Alebin mutikoak
Huarte – Erreka, larunbat goizeko 10:00etan Uharten.

Alebin neskak
Aldezar – Erreka, larunbat goizeko 10:00etan Ermitagañan.
Loyola - Baztango KT, larunbat eguerdiko 12:15ean Iruñeko San Ignacio kiroldegian.

SASKIBALOIA
Senior 1. Mailan

UPNA San Ignacio - Toki-Ona Bortziriak, larunbat arratseko 20:00etan San Ignacion.

Kadete neskak
Toki-Ona Bortziriak – Ardoi C, larunbat goizeko 11:45ean Toki-Ona kiroldegian.

Infantil neskak
Toki-Ona Bortziriak – Oncineda 96, larunbat goizeko 10:15ean Toki-Ona kiroldegian.

Minibasket neskak
Toki Ona Bortziriak – Paz Ziganda Ikastola, larunbat goizeko 11:45ean Toki-Onan.
 
ERRUGBIA
Nafarroako Ligan

Iruña RC - Baztan RT, larunbat arratsaldeko 16:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun