Asteburu honetan Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatzen dituen hamazazpigarren Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak hasiko dira.
Ekimen hau, Partzuergoak eskaintzen dituen ekitaldien artean klasiko bat bihurtuta, bi puntu indartsuetan oinarritzen da: noski, gastronomia, alde batetik, eta natura, bertzetik, egitan ikusgarria baitago gure ingurua urte-sasoi honetan.
Usategieten eta ehiztarien garai honek denboraldiko produktuak iniziatiba horretara gehitzen diren jatetxeen mahaietara ekartzen ditu.
Edizio honetarako foiloetoa prestatu du Bertizko Partzuergo Turistikoak eta bertan ikusten denez, oinarria ehiza den arren, emaitza anitza da. Jatetxeek 27 eta 32 euro arteko menuak eskaintzen dituzte. Prezio hauei, edariaren prezioa eta BEZa gehitu behar zaie.
Aurten, Almandozko Beola, Igantziko La Villa, Arantzako Burlada eta Aterpe, Doneztebeko Ameztia, Donamariako Benta, Lesakako Koxkonta Oizko Posada, Berako Zalain eta Elbeteko Posadan eskainiko dituzte Ehiza Jardunaldi gastronomiko hauen barneko menuak. Menu osoak, prezioak eta harremanetarako telefonoak kontsultatzeko Bertiz Partzuergoaren web orrian daude, www.consorciobertiz.org helbidean eta informazio turistiko puntuetan banatuko diren foiletoetan ere.
Aurtengo eskuorriak eta menuen karpetak irudiztatzen dituen margolana Begoña Durrutik egina da.