Errioxako Santo Domingo de la Calzadan, Titin III txapelketako finalerdiak jokatu ziren. Jubeniletan, Errekako Unai Madariaga urroztarrak eta Aldabideko Lukinek 22 eta 8 irabazi zieten Ezkaraiko Fernandez eta Saul-i. Benjaminetan, Errioxako Cordon eta Errekako Iker Salaberria goizuetarrak 18 eta 6 irabazi zieten Arrasateko Murua eta Adunako Zinkunegiri.
Diario Vasco jubenil mailako txapelketako final zortzirenetan, Errekako Unai Madariagak eta Aurrera Saiazeko Zinkunegik 13 eta 22 galdu zuten Arrieta gipuzkoarrarekin eta Ezkaraiko Iturriagarekin.
Nafarroako Kirol Jolasak
Larunbat goizean Donezteben jokatutako partidetan, bigarren mailako alebinetan, Errekako bi bikoteren arteko lehian, Oier Berasategi eta Mikel Lanak 18 eta 16 irabazi zieten Mikel Zozaia eta Aritz Arrietari. Bigarren mailako benjaminetan, Errekako Asier Arozenak eta Ibai Erasunek 12 eta 18 galdu zuten Lizarra Ikastolako Gaizka Portillo eta Oier Garaiorekin.
Lehen mailako jubeniletan, Errekako Gaizka Bendoiro eta Mikel Kanpok 22 eta 15 irabazi zieten Aldabideko Beñat Jaka eta Alain Gabirondori eta Errekako Mikel Maia eta Irail Zestauk 22 eta 12 irabazi zieten Aldabideko Mikel Zelaia eta Ander Karasatorreri.
Bigarren mailako jubeniletan, Errekako Xabier Carrion eta Iker Rojok 22 eta 8 irabazi zieten Club Natacion taldeko Xabier Odriozola eta Iñaki Gastaminzari.
Bigarren mailako benjaminetan, Errekako Aimar Saldias eta Ioritz Zelaietak 8 eta 18 galdu zuten Aranpilotako Asier Maia eta Eneko Berazarekin; hirugarren mailako infantiletan, Errekako Julen Saldias eta Javier Saldiasek 18 eta 16 irabazi zieten Aranpilotako David Sanchez eta Julen Rodriguez-i eta hirugarren mailako kadetetan, Errekako Ibai Iribarren eta Jon Mikelarenak 9 eta 22 galdu zuten Aranpilotako Aitor Eskiroz eta Iñaki Zuñigarekin.
Bigarren mailako benjaminetan, Errekako Goio Mindegia eta Julen Migeltorenak 18 eta 9 irabazi zieten Oberenako Santi Undiano eta Mikel Garciari. Bigarren mailako alebinetan, Errekako Julen Inda eta Julen Larretxeak 11 eta 18 galdu zuten Beñat Ancin eta Pablo Cordonekin eta bigarren mailako infantiletan, Errekako Aritz Fagoaga eta Javier Seinek 18 eta 17 galdu zuten Zubiria eta Jamar-ekin.
Donezteben igande goizean jokatutako partidetan, lehen mailako alebinetan, Errekako Beñat Lazkano eta Iker Salaberriak 18 eta 8 irabazi zieten Oberenako Aritz Correa eta Ivan Zubiriri.
Nafarroako klub arteko txapelketa
Larunbatean, Nafarroako klub arteko txapelketan, bigarren mailako senior kategoriako lehia jokatu zuten Errekak eta Aldabidek. Buruz buru, Errekako Imanol Baleztenak 14 eta 18 galdu zuen Joseba Ezkurdiarekin eta binaka, Oier Bereau eta Xabier Madariagak 18 eta 22 galdu zuten Arkaitz Arruti eta Xabier Lukinekin.