Jubenil mailako nesken derbian gol bakarrarengatik nagusitu zaio Erreka Lindutx-i

Aitor AROTZENA 2009ko urriaren 26a

Baztango eta Errekako jubenil mailako neskek eskubaloi derbi interesgarria eskaini zuten Elizondon. Azkenean, gol bakarrarengatik nagusitu ziren Doneztebekoak. TTIPI TTAPA

Futbolean, Beti Gazteko talde nagusiak lehen garaipena lortu du eta errugbian BRT taldeak liderra menperatu zuen Lekarozen.

Eskubaloian, nesken jubenil mailako derbia izan da aste hondar honetan Elizondon eta gol bakar batengatik izan bada ere, Doneztebekoak nagusitu ziren: Lindutx BKT 22 - Erreka 23.

Bertze aldetik, futbolean, Beti Gazteko Ohorezko mailako talde nagusiak denboraldiko lehen garaipena lortu eta azken postua utzi du eta emakumeek ere lehen garaipena lortu zuten. Errugbian, bertze horrenbertze egin zuen Lekarozen BRTk, lehen garaipena erdietsi, Zarautz liderra mendean hartuz.

Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

 

FUTBOLA

Nafarroako Preferente mailan
Baztan 2 (Mota eta Larregi) – San Jorge 2
Infanzones 2– Aurrera 1 (Gomez)

Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte 1 (Oier Iantzi) – Berio 0

Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Munibe 4 - Gure Txokoa 1 (Gwendal Larque)

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte B 2 (Iñigo Telletxea eta Urtzi Telletxea) – Allerru 4

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Ardoi 1 – Doneztebe 1 (Jon Apeztegia)

Jubeniletan, Gipuzkoako Ohorezko mailan
Santo Tomas Lizeoa 7 - Beti Gazte 1 (Mikel Maia)

Jubenilak, Gipuzkoako lehen mailan
Gure Txokoa 2 (Julen Baleztena eta Unai Iparagirre) - Oiartzun B 0

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Dunboa Eguzki 1 - Gure Txokoa 1 (Kepa Remiro)
Mariño 2 - Beti Gazte 3 (Kepa Txoperena, Rodrigo Susperregi eta Xabi Zubiri)

Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Doneztebe 4 (Ibon Leizak 2, Dani Garcia eta Iñaki San Miguel)– Alsasua 1
Baztan – Etxarri Aranaz

Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Allerru 3 - Gure Txokoa 1 (beraien atean)

Nafarroako Infantilen lehen mailan
Ardoi 0 - Beti Gazte 1
Doneztebe 1 (Fermin Estanga) – Iruña 1

Nafarroako infantilen bigarren mailan
San Cernin 1 – Doneztebe 1 (Mikel Retegi)

Nafarroako alebinen futbol-7 ligan
Baztan A 7 – Doneztebe 3 (Xabier Erasun 2 eta Eloi Garcia)
Doneztebe 4 (Aritz Narbarte, Julen Inda, Xabier Erasun eta Eloi Garcia) – Atarrabia 3

Emakumezkoen Gipuzkoako Ligan
Beti Gazte 1 (Alaia Altzugarai) – Beti Ona 0

ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan

Denak Taberna 5 - Gure Txokoa 1

Gipuzkoako hirugarren mailan
Umore Ona 4 – Bar Aratz Fortuna 4

Neska jubenilak
Xota 5 – Doneztebe 1 (Itxaso Iriarte)

Neska kadeteak
Doneztebe 2 (Tamara Descalzok 2) – Alsasua 3


ESKUBALOIA

Emakumeen 1. Maila nazionalean

Gran Monovar 33 - Lindutx BKT 26

Mutilen 2. maila Nazionalean
Itxako 27 – Erreka 32

Emakumeen 2. Maila Nazionalean
Malkaitz 9 - Lindutx BKT 14

Mutiko jubenilak
Huarte 30 – Erreka 22

Neska jubenilak
Lindutx-Baztan BKT 22 - Erreka 23

Neska kadeteak
Loyola B 9 - Lindutx BKT A 25
Lindutx BKT B 23 – BM Ardoi 11

Neska infantilak
Lagunak – Erreka
Loyola 19 - Lekaroz A 13
Lekaroz B 23 – GDM La Merced 24

Alebin mutikoak
Erreka – Loyola

Alebin neskak
Erreka – Loyola
Baztango KT 4 – Malkaitz Eskubaloia 12

SASKIBALOIA
Senior 1. Mailan

Toki-Ona Bortziriak – Tafalla Ardoi suspenditua

Senior 2. Mailan
Silotite Lekaroz – SDC Echavacoiz

Infantil neskak
Ardoi A 49 - Toki-Ona Bortziriak 26

Aurreinfantil neskak
Gazte Berriak 36 – Toki-Ona Bortziriak 55

Minibasket neskak
San Cernin A 59 – Toki Ona Bortziriak 20
 
ERRUGBIA
Lehen Maila Nazionalean

Baztan RT 17  – Zarautz Rugby Taldea 9

Nafarroako Jubenilak
Seminario Tarazona - Baztan RT

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun