Errekako pilotariek ere hainbat partida jokatu zituzten asteburuan

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 21a

Nafarroako Kirol Jolasetan Donezteben eta etxetik kanpo ere aritu ziren

Erreka elkarteko pilotariek ere Nafarroako Kirol Jolasetako partidak jokatu dituzte aste hondar honetan.
Larunbat goizean Donezteben, jubenil mailan, Errekako Irail Zestau eta Mikel Maiak 22 eta 16 irabazi zieten Irurtzungo Idoate eta Jakari.  Errekako Gaizka Bendoirok eta Imanol Juanenak 22 eta 9 irabazi zieten Irurtzungo Olias eta Loidiri.
Arratsaldean, hirugarren mailako infantiletan, Errekako Aritz Arrieta eta Asier Baztarrikak 6 eta 18 galdu zuten Aranpilotako David Sanchez eta Julen Rodriguezen kontra.
Bigarren mailako benjaminetan, Errekako bikoteek garaipenak lortu zituzten etxetik kanpo. Atarrabian, Aimar Saldias eta Ioritz Zelaietak 18 eta 10 irabazi zioten Paz Zigandako bikoteari eta Goio Mindegiak eta Julen Migeltorenak 18 eta 7.
Leitzan ere garaipen garbiak lortu zituzten Asier Arozena eta Ibai Erasunek eta Julen Inda eta Mikel Zozaiak.
Burlatan, hirugarren mailako infantiletan, Errekako Javier Saldias eta Iker Mariezkurrenak 18 eta 2 irabazi zieten Zugarraldeko Guerra eta Lopez-i.
Bigarren mailako infantiletan, Errekako Sein eta Fagoagak 6 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko Fernandez eta Etxarrirekin.
Irurtzunen igande goizean jokatutako partidetan, bigarren mailako jubeniletan, Errekako Xabier Carrion eta Iker Rojok 13 eta 22 galdu zuten Bi Aizpeko Xabi Navarro eta Egoitz Karrionekin eta lehen mailako alebinetan, Errekako Beñat Lazkano eta Julen Saldiasek 13 eta 18 galdu zuten Bi-Aizpeko Miguel Anton eta Unai Berazarekin.

Burlatako txapelketa
Burlatako Askatasuna frontoian larunbat arratsaldean  jokatu ziren Burlatako txapelketako partidak kadete mailan. Errekako Mikel Maiak eta Oberenako Larraiak 18 eta 16 irabazi zieten Lodosako San Francisco taldeko Lumbreras eta Sotari eta ErrekakoIrail Zestauk eta Tolosako Gurrutxagak 18 eta 16 irabazi zieten Azketa eta Goitiari.

Titin III txapelketa Errioxan
Igandean, Errioxako San Vicente de la Sonsierran jokatu ziren Titin III  txapelketako partidak. Benjaminetan, Cordonek eta Errekako Iker Salaberria goizuetarrak 18 eta 9 irabazi zieten Garro eta Albisu bizkaitarrei eta jubeniletan, Errekako Unai Madariaga urroztarrak eta Aldabideko Lukinek 22 eta 16 irabazi zieten Gure Txokoako Bilbao eta San Migueleko Lanari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun