Lino Indakotxea Ariztegi 36 urteko zubietarra hil zen urriaren 20an Iraizotzen (Ultzama) bere kamioiaren azpiko aldean moldaketa lanean ari zela, burnizko pieza gainera erori zitzaionean. Istripua Elordi industrialdean gertatu zen, Piensos Saioa lantegian, lantegi horretarako ari baitzen kamioi gidari lanean Indakotxea.
Istripuaren abisua14:45 aldera eman zen. Kamioia pentsuz betea zuela zegoen langtegi barrenean eta kamioiaren beheko aldea begiratzen, ustez burnizko barra erori zitzaionean. Inork ez zuen istripua ikusi, baina enkargatu batek istripua antzeman eta larrialdi zerbitzuetara abisatu zuen. Bitartean, lankideek eta inguruko bertze enpresetako langileek gorputza atera zuten, katu baten laguntzaz.
Larrialdi zerbitzuak saiatu ziren langilea artatzen, baina ordurako hilik zegoen.
Seme-alabaren aita eta joalduna
Lino Indakoetxea Zubietako Etxeberrian bizi zen, emazte eta seme-alaba uzten ditu. Bera seme bakarra zen eta tarteka Zubietako joaldunekin ateratzen zen. Urriaren 13an, erraterako, joaldunekin izan zen Zaragozako Pilarika bestetan.