Irailean hasi ziren partidak jokatzen Baztan-Errekako gazte mailako laxoa txapelketan. Hiru laukotek bakarrik hartu dute parte, bi Doneztebekoak eta Oitzekoa. Sei jardunaldi jokatu ondotik, larunbat honetan jokatuko da final handia. Oitzeko plazan, goizeko 11:30ean aurrez aurre izanen dira Doneztebe A eta Oitz.
Oitzeko taldean Andoni Saldias, Lander Mindegia, Laurendi Zelaieta eta Ibai Iribarrenek jokatuko dute eta Doneztebe An, berriz, Unai Sapuppo, Josu Inda, Joseba Grazenea eta Aurelio Bertizek.