Zuhaitzen mozketaren egileen izen-abizenik jakin gabe ezin dela normatiba aplikatu uste du Etxalarko Herri Taldeak

Aitor AROTZENA 2009ko urriaren 15a

Alkateari hori eskatzea, prebarikazio delitua egitea eskatzea dela dio

Etxalarko EAk egin dituen adierazpenei erantzunez, Etxalarko Herri Taldeak idatzia karrikaratu du. Bertan adierazi dutenez, “alkateak ezin du aplikatu normatiba, izan ere hori egiteko, arbolak moztu dituenaren izen abizenak jakin beharko luke eta idazkariak prestatutako txostenean argi eta garbi agertzen da izena jakin gabe ezin dela normatiba aplikatu. Arrazoi bera eman digute Ingurugiro Departamenduko zerbitzu juridikoak baita ere Udaleko Abokatuak”. Oraindik gehiago dio Herri Taldeak, “normatiba aplikatzea eskatzea prebarikazio delitu bat egitea eskatzea da”, hain zuzen.
Ardura hartzeari eta erresponsabilitateari ez diola uko egin garbi utzi nahi du Herri Taldeak: “Norbait mugitu baldin bada, hori Alkatea izan da hainbat jendearekin egonez eta bilerak eginez”.
Arazoak moldatzeko negoziatu egin behar dela uste du Etxalarko Udalean gehiengoa duen taldeak, “eta gu prest gaude horretarako, ikusiko dugu bertze aldeek jarrera berdina duten edo ez”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun