Etxalarko Eusko Alkartasunak bere kondenarik sendoena adierazi du Usategietako zuhaitzen “mozketa bandalikoa” salatzeko, gaur egun oraindik baldintza normaletan ehizatzea oztopatzen duelako. Modu berean, EAk Usategietako kotoko ehiza arautzen duen araudia aplikatzea eskatu dio alkateari “eta alkate serio bati dagokion ardura hartzea”. “Ez dadila desagertu –dio EAren idatziak– ez ohiko batzarra konbokatu gabe, aitzinetik erran zuen bezala, eta ez dezala eskuak garbitu erreferenduma deituko duela erranez, kasu honetan, arazoei aurre egiteko bere koldarkeriaren erakusgarria bertzerik ez baita eta, bertze behingoz, hauek moldatzeko bere ezintasunen erakusgarri ere”.