Asteburu honetan abiatu da errugbian Lehen Maila Nazionaleko liga. Baztan Rugby Taldeak Lekarozen jokatu zuen lehen partida eta 8-10 galdu zuen Zaragozako Bull McCabe's Fenix taldearen kontra. Baztandarrak ongi hasi ziren eta atsedenaldira 8-5 irabazten joan ziren, baina bigarren zatian markagailuari buelta eman zioten aragoiarrek.
Futbolean asteburu kaxkarra izan da orokorrean eskualdeko talde nagusientzat: Bortzirietakoek galdu egin zuten (Lesakako bi talde nagusiek oraindik ez dakite garaipena zer den), Baztanek eta Doneztebek golik gabeko berdinketak lortu zituzten eta Leitzako Aurrerak etxetik kanpo irabaztea lortu zuen.
Hauek izan dira asteburuko emaitza guziak:
FUTBOLA
Nafarroako Preferente mailan
Baztan 0 – Lagun Artea 0
Mutilvera 2 – Aurrera 3 (Unai 2, Dani)
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte 2 (Andoni Larralde eta Ibai Mitxelena) – Aurrera de Ondarroa 4
Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Sanpedrotarra 3 - Gure Txokoa 1 (Mikel Morcillo)
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Landetxa 3 - Beti Gazte B 2 (Iñigo Altzugarai eta Fred Ramos)
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Amigó 0 – Doneztebe 0
Jubeniletan, Gipuzkoako Ohorezko mailan
Ostadar 3 - Beti Gazte 2 (Luka Remiro eta Josu Sanjurjo)
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Hondarribia B 0 - Gure Txokoa 0
Touring B 1 - Beti Gazte 3 (Kepa Txoperena, Unai Zamorano eta Eneko Ariztia)
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Gazte Berriak B 2 – Doneztebe 1 (Lander Mindegia)
Nafarroako Infantilen lehen mailan
Amigó 0 - Beti Gazte 4 (Koldo Ordax 2, Unai Telletxea eta Kevin)
Doneztebe 4 (Iban Juanena, Unai Juanena, Unai Apezetxea eta Mikel Retegi) – Kirol Sport 1
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe 2 (Jon Belarra eta Markos Azkarate) – Beriain 2
Nafarroako alebinen futbol-7 ligan
San Cernin A 6 – Doneztebe 1 (Mikel Gerendiain)
Beti Gazte 0 – Ardoi A 7
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako hirugarren mailan
Umore Ona 4 (Beñat Lekuonak 2, Alain Goizueta eta Pablo Miranda) – Gamon Carpinteria MAS 3.
ESKUBALOIA
Emakumeen lehen mailan
Rótulos Plasneon 24 - Lindutx-Baztan BKT 23
Neska jubenilak
BM Mendavia 8 – Erreka 17
Lindutx-Baztan BKT 13 – Beti Onak 26
ERRUGBIA
Lehen Maila Nazionalean
Baztan RT 8 – Bull McCabe’s Fenix 10