Doneztebeko komertzioak karrikara atera ziren asteburuan

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 13a

Haurrentzako gaztelu puzgarriak eta tailerrak izan ziren aste hondar osoan. TTIPI TTAPA

Doneztebarrak elkarteak hainbat ekitaldi prestatu zituen

Doneztebeko saltzaileak karriketara atera dira asteburu honetan. Izan ere, azoka prestatu zuen Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak urriaren 10 eta 11erako eta hainbat ekitaldi ere egin ziren, Doneztebeko Udalaren, Gas Navarra eta Elgorriagako Balnearioarioaren laguntzarekin.
Herriko dendak larunbat eta igandean goiz eta arratsaldez irekiak egoteaz gain, larunbat goizean trikitilariak bazterrak alaitzen ibili ziren eta arratsaldez ere musika izan zen, baita jokoetan aritzeko aukera ere. Oztopo bakarra eguraldi kaxkarra izan zen, baina hala ere gustora zeuden komertzianteak parte hartzearekin.
Egun osoan, haurrentzako gaztelu puzgarriak eta tailerrak ere izan ziren eta Gas Navarrak bere informazioa ere banatu zuen.  
Igandean, hanka-paloak, ipuin-kontalariak eta haurrentzako tailer eta puzgarriak ere izan ziren. Bi egunetan, taloak izan ziren eta ostatuek xixa eta onddo pintxoak eskaini zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun