Iaztik honat, eskualdean zein Euskal Herriko bertze herrietan egin diren «eraso faxistak» salatzeko eta sinbolo faxistak kentzea eskatzeko Donezteben larunbat arratsaldean egindako manifestazioak 150 lagun inguru bildu zituen.
«Eraso hauen aitzinean erantzun baten beharra ikusten dugu eta pertsona hauek inpunitate osoz jokatzen dutela salatu» adierazi zuten.«Falange eta eskuin muturrekoen eskutik herri honek jasandako sufrimendua ezin dugu ahaztu. Aldiz, bertze egoera batzuetan edozein pintada, argazki, kartel kriminalizatua da». Horrekin batera, gure bailara eta herrietan gelditzen diren sinbolo faxistak behin betikoz kentzeko eskaera egin zuten eskualdeko Gazte Asanbladek, Baztango AEKko irakasleek, LAB sindikatuak, Baztan-Bidasoako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta Ezker Abertzaleak, Sare Antifaxistak, Elizondoko Gaztetxeak, Iruñerriko Ekintza Antifaxistak, Bidean, MOC, Ahaztuak eta Arrosa Beltza erakundeek.