Aramaion bizi den sunbildarra ala Sunbillan sortutako aramaioarra?
Aramaion bizi den sunbildarra, dudarik gabe.
Zer du Sunbillak Aramaiok ez duena?
Dena.
Neska mekaniko gutti zaudete. Hori seinale ona ala txarra da?
Txarra, matxismo haundia dago.
Kotxe bat aukeratzekotan?
Mitsubishi Evo bat.
Noiztik zabiltza rallytan?
Orain dela urte bat eta erdi pasata hasi nintzen. Betidanik izan dut afizioa, eta mutilak ere bai. Bien artean kotxe bat erostea erabaki genuen eta orduan hasi ginen. Betiko bizioa.
Kirol garestia aukeratu duzu...
Bai, hagitz garestia. Babesleak harrapatzea zaila da, eta ea hemen aipatuta baten bat ateratzen den! –irriz–. Laguntza gutti harrapatzen da eta diru aunitz gostatzen da. Arropa garestia da, kotxearen mantenimendua, gurpilak, gasolina, izen-emateak… Aunitz balio du.
Baduzu maniarik rallytan atera aitzinetik?
Maniarik ez, baina azken aldian arrosario bat ibiltzen dugu, zorte pixka bat emateko. Mutilaren amatxi zenarena da eta zortea ematen digula ematen du.
Zein da kopiloto on baten sekretua?
Lasai egotea eta pilotoarengan konfidantza izatea. Eta lana ongi egitea.
Zer erran zizun amak rallytan atera behar zenuela erran zionenean?
Burutik joan naizela.
Besta ala rallya nahiago?
Biek. Gainera, rallyagatik gutti ateratzen naiz eta faltan botatzen dut. Oraindik gaztea naiz eta besta egin behar dut!
Amets bat?
Ez dakit… Nahiago dut ez erran!