Donato Larretxea eta Mikel Mindegia Lehen Mailako finalean izanen dira

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 13a

Mindegia eta Larretxea izanen dira Nafarroako Lehen Mailako Aizkolari Txapelketako finalean ariko diren eskualdeko bi aizkolariak. TTIPI TTAPA

Azaroaren 13an jokatuko da Donezteben

Etxarri Aranazko Floren Nazabal, Arantzako Donato Larretxea, Lezaun­go Juan Jose Lopez, Ezkurrako Mikel Mindegia eta Olagueko Antonio Senosiainek hartuko dute parte azaroaren 13n Doneztebeko pilotalekuan jokatuko den Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketan.
Urriaren 4an erabaki zen, orduan jokatu bai­tzen kanporaketa eta bortz aizkolari hauek lortu zituzten denborarik onenak, bi kanaerdiko, bi 60 ontzako, eta 72 on­tzako bat mozten. Nazabalek 11:40 behar izan zituen; Larretxeak 12:36; Lopezek 13:31; Mindegiak 14:22 eta Senosiainek 15:14.
Barberena finaletik kanpo gelditu zen 12 segundugatik . Manuel Kañamares zazpigarren izan zen, Ander Erasun aurtiztarra zortzigarren  eta Aitor Senoisain bedera­tzigarren. Hala, Senosiain II.ak eta kanpora­ketan parte hartu ez zuen eta erretiroa hartzea pen­tsatzen ari den Anto­nio Jaunarena zubieta­rrak maila galduko dute.


Euskal Herriko hirugarren mailako finala Goizuetan
Nafarroako Txapelketa Nagusiko finalistak ez ezik, Euskal He­rriko hirugarren mailakoak ere erabakia dadaude. Anizen jokatu zen hirugarren eta azken kanporaketan Etxarri-Aranazko Juanjoxe Erdoziak eta Nuarbeko Josu Aizpuruk lortu zuten finalerako txartela.
Beraiekin batera, Berako Oihan Larre­txea, Leitzako Arkaitz Olano, Mutrikuko Ugaitz Mugertza eta Urrozko Raul Kastro ariko dira Goizuetan, azaroaren 22an, 12:30ean jokatuko den finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun