Jon Rekondo leitzarra eta Oihan Larretxea beratarra –Donatoren semea– Maila Nagusian ikusiko ditugu hurrengo denboraldian.
Irailaren 27an Iruñeko Uharten jokatu zen II. Mailako Nafarroako Aizkora Txapelketaren finala eta Rekondo eta Larretxea gailendu ziren.
Bortz aizkolari aritu ziren lehian: Jon Rekondo, Oihan Larretxea, Xabier Mindegia (Beintza-Labaien), Jesus Etxeberria (Beintza-Labaien) eta Daniel Vicente (Otsagi). Bakoitzak bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu behar izan zituen. Eta lanak akitzen bizkorrena leitzarra izan zen. 17:05.41eko denbora egin zuen; bigarren postua Oihan Larretxearentzat izan zen (18:12.25); hirugarren Daniel Vicente gelditu zen (19:44.93); laugarren Xabier Mindegia (19:53.53) eta Jesus Etxeberria bosgarren (23:21.49).
Erran bezala, lehen biak mailaz igoko dira.