Faxismoaren aurka manifestazioa eginen da larunbatean Donezteben

ttipi-ttapa 2009ko urriaren 9a

Manifestazioaren aurkezpena. ttipi-ttapa

18:30ean abiatuko da Merkatuko Plazatik

Iaztik honat, eskualdean zein Euskal Herriko ber tze herrietan egin diren «eraso faxistak» ugariak izan dira: Doneztebe, Bera, Lesaka, Amaiur, Irurita, Legasa... Ze rren da luzea da. Bada horiek guztiak sala tzeko eta sinbolo faxistak ken tzea eskatzeko, manifestazioa deitu du Baztan-Bidaso a ko faxis moaren aurkako talde batek urria ren 10erako. 18:30ean abiatuko da Merkatuko Plazatik.
Ohar bidez, meha txa tu diren pertsona eta kolektiboak gogoan izan ditu aipatu taldeak:« independistak, abertzaleak, Gerrako fusi latuak eta euren senideak, oroimen historikoaren inguruan ari den jendea, sindikalistak, kazetariak, presoak eta preso ohiak, alkateak, emakumeak, atzerritarrak...». «Eraso hauen ai tzi­nean eran tzun baten beharra ikusten dugu eta pertsona hauek inpunitate osoz jokatzen dutela salatu», dio oha rrak.«Falange eta es kuin muturrekoen eskutik herri honek jasandako sufrimendua ezin dugu ahaztu. Aldiz, bertze egoera batzuetan edozein pintada, argazki, kartel kriminalizatua da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun