Urriaren 4an besta biziki alaia ospatu zen giro ezin hobean gazteluko plazan. Ustezko sorginen kontrako auzien 400garren urtemugak mundu bat bildu zuen eta egunaren gaitzeko arrakasta ikusirik, batzuek diote balio izanen lukeela zerbait egitea heldu den urtean ere. Zergatik ez Zugarramurdiko auzoekin?