Komunikazio estrategia aldatu du RFFk baina ez bere proiektua

Franck DOLOSOR 2009ko urriaren 9a

‘EZ AHT’ idatzi dute Larrunen iratzearekin

Senpere eta Azkaineko eremuak zeharka litza­keen abiada haundiko trein­bide berriaren proiektuak zer erran haundia piztu du hego Lapurdin. RFF konpainiak xehetasun guti eman du orain arte baina komuni­katzeko modua arrunt aldatu du, kurioski, herri­tar eta haute­tsiak mugi­tzen hasi eta.
RFFko arduradunek Iparraldeko hautetsiak gomitatu dituzte berriki Baionako su prefeturarat. Christian Maudet RFFko buruzagietatik batek esplikatu du oraingo treinbidea hobetuko dutela, linea berria egiteko ikerketak segituko dituztela eta begiratuko dutela CITEC enpresak egin duen txostena.
Ikerketa hunek dio treinbide berria egitea ez dela hain beharrezkoa urteak eta urteak pasako baitira oraingo treinbidea bete-betea izan aitzin. Orain den treinbidea hobetzea aski dela gomendatzen du Sui­tzan egin den ikerketa independente horrek.

Larrunen idatziak

Larrungo mendi mazelan EZ AHT-LGV NON idatzi dute iratzea moztuz hizki hauen forma eginez. Ekimen hunekin La­rru­naldeak jasan dezaken kalteaz ohartarazi nahi dute. Jendea ainitz mintzo da hortaz: Miarri­tzeko aireportuan ari diren hegazkin gidariek hortaz mintzatu dira aste huntan beren lantokitik on­tsa ikusten baitute. Ira­tzeekin egina den zizelketa helikoptero batetik filmatzekoa dute eta irudi hauek mundu osoko telebistetan eta Interneten zabalduko dituzte.
Azkainen proiektuaren kontra talde bat sor­tu dute, hemen horre­la­korik ez da momentuz...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun