Sorginen Museoa eta leizeak udako denboraldia itxi eta ohiko ordutegira bueltatu dira urriarekin batera. Udako balantzea eginez, 2008koan baino bisitari gehixeago izan dira bi kasuetan. Leizeetan 30.032 pertsona sartu dira uda honetan, 2008an baino kasik mila lagun gehiago. Sorginen Museoan igoera ikusgarriagoa izan da, %14,50koa. Joan den udan baino 1.428 lagun gehiago sartu dira museoan, 9.911 guzira.
Espero bezala, abuztua izan da bisitari kopuru handieneko hilabetea: 16.130 sarrera izan dira leizeetan, eta 5.109 Museoan. 2008arekin konparatuz igoera handieneko hilabetea ere abuztua izan da: 1.223 sarrera gehiago leizeetan eta 1.060 sarrera gehiago Museoan. Uztailean 8.450 lagun sartu ziren leizeetan eta 2.644 Museoan. Irailean, ordea, jautsiera nabarmena izan da leizeetan, 5.452 sarrera saldu baitira, baina Museoan uztaileko kopuru beretsua mantendu da, 2.158 bisitarirekin.