Gisa guztietako ikastaroak

Margari eta Koro 2009ko urriaren 9a

Gaztainak, geltxaurrak, eta onddoak ailegatu diren bezala, ikastaroak ere hemen ditugu.
Irail hasieran kenpo kaikoa hasia zelaren berri eman genuen, eta urri­ hasieran ber­tze hauek ere martxan paratu dira:  
Alde batetik, pilates eta aerobik klaseak hasi dira. Lehena asteartetan izaten da eta bi talde­tan banatuta egiten dute. Aerobik, be­rriz, ortze­gunetan da, eta hau ere bi taldetan banatuta izaten da.

Trikititxa eta panderoa ikasterik ere bada. Asteartetan eskaintzen dira klaseak, hiru taldetan. Eta haurrendako euskal-dantzak larunbatetan Saran ematen dira. Zugarramurdi eta Urdazubitik 14 haur gaten dira.

Finitzeko, erran, bile­ra batean erabakitzekoa zela yoga ikastaroa emateko nahiko jende ote zen ala ez.
Aipatzekoa da ikastaro hauek guztiak Urdazubi eta Zugarramurdiren artean antolatzen direla, bi herrien arteko harreman onari esker.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun