Karlismoaren ibilbideko plakak gertaera historikoak bildu ditu

Margari eta Koro 2009ko urriaren 9a

Hauxe da plazan ageri den kartela. Margari eta Koro

1873an Karlos VII.a herrian izan omen zen

Udatik hunat plazako Elizargietetako paretan Karlismori buruzko plaka bat jarrita dago. Izan ere, aitzineko ale batean aipatu bezala, Nafarroako Gobernuak  Karlismoari buruzko ibilbide turistikoa egin du eta zati bat Zugarramurditik pasatzen da.
XIX. mendean Karlisten hiru gerla izan ziren, eta zoritxarrez gure herri hauek hurbiletik bizitu zituzten. Zugarramurdin jarrita dagoen plakak, adibidez, 1873.urtean Karlos VII.a herrira etorri zela adierazten du. Elizan meza entzun omen zuen, eta ondotik Atxurian zegoen gotorlekura gan omen zen.
Gisa honetako ber­tze argibideak Bera, Etxa­lar eta Elizondon ere paratu dituzte.
Bertzalde, aipatu, Nafarroko Gobernuak egin dituen bertze ibilbide turistikoen artean, bat sorginkeriarena dela eta hau ere Zugarramurdi eta Urdazubitik pasa­tzen dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun