Malotik hurbil eta Lazkano edo Mariezkurreneko bordetik metro batzuetara dagoen errekan, alde batetik bestera pasatzeko zubi txiki bat zegoen orain arte. Baina asmo txarreko batek bota egin du. Hortan ez dago zalantzarik, egur eta oholak bere tokitik atera eta uraren korrontearen aldera paratu baitira. Halere, jende ona ere badagoenez, behin behineko ohol bat paratu du norbaitek pasatu ahal izateko.