Etxebizitza berriak egiten hasi dira

F. ETXEBERROA 2009ko urriaren 9a

Krisi ekonomikoaren garaian gauden arren, herriko zenbait gazte etx­e berriak egiten hasi dira, betirako herrian gelditzeko asmoarekin. Berri pozgarria da, azken urteotan beherakada haundia izan baita biztanle kopuruan. Azken hamar urteotan, adibidez, 50 biztanle gutxiago gara. Gainera, herritarren %70a 50 urtetik gorakoa da eta 18 urtez azpiko zortzi lagun baino ez daude.
Antza, etxebizitza eraiki nahian, lur eremuen bila dabiltzan gazteak ere badira, baina badirudi prezioak oso altuak direla. Gaian aditua den batek esan digunez, metro koadroaren prezioa 20, 30 eta 60 euro artean dabil, tokiaren arabera. Aipa­tzekoa da, herritik kanpo etxea eraikitzeko 1.500 metro koadro exijitzen dituela araudiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun