Hirigintza Plan berria egiteko prozesua abiatu du Udalak. Orain dela aste batzuk arkitektuaren aukeraketa egin zen eta dagoeneko udaletxean lehenbiziko bilera ere egin da Jose Ignacio Arribas arkitektuarekin.
Hemendik aitzinera, herriak gerora begira dituen asmoak eta beha-rrak zehazten joanen da, eta horretarako herritarren iritzia ere kontuan hartuko da. Seguraski izanen da astirik, luze joaten baitira gauza hauek.
Aska berritua
Duela aste batzuk akitu zen Enplegu Zerbitzuak ematen dituen laguntzekin kontratatu ziren langileen lan denboraldia.
Dena ongi joan da, eta lan franko ere egin dira. Baserri inguruko labaderoaz gain, herriko aska eta bere ondoko labaderoa zenaren teilatua ere berritu dira. Hala ere, askan ez da garai batean bezainbat azienda ibiliko ura edaten...