Artze auzoko ikuztegia itxuraberritua

ttipi-ttapa 2009ko urriaren 9a

TTIPI TTAPA

Azken urteotan bezala, Udalak langabezian zeuden hiru pertsona kontratatu zituen herrian hainbat lan egiteko. Uda partean aritu dira lan horiek egiten. Horien artean, herrian dauden bi ikuztegi eta bertze lan batzuk egin dituzte. Argazkian ageri den ikuztegia Artze auzoan dagoena da. 1909 urtean eraiki zen eta juxtu mende bat beranduago berritu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun