Mendaur Plana martxan jartzeak hainbat aldaketa ekarriko ditu. Alde batetik, funtzionamenduan, eta bestetik, uraren tasan. Bere garaian aipatu bezala, Mendaur Planarekin, herritik Aurtizko araztegi berrira eramanen da ura eta han araztutako ura berriz bueltan etorriko da. Baina horrek gastu haundiagoak ekarriko ditu eta horregatik erabaki du Udalak tasak igotzea. Bide batez, ondoko herrietako tasarekin berdinduak geldituko dira Zubietakoak.
Kontsumoaren arabera ordaindu beharko du etxe bakoitzak. Zenbat eta gutxiago gastatu, ordaindu beharrekoa ere hala izanen da. Guztia zehaztuta Udalak etxeetara informazioa bidaliko du eta han azalduko da tasa zenbatekoa den.