Gazteen laxoa txapelketako finala jokoan larunbatean

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 9a

Irailaz geroztik partidak jokatu eta jokatu ibili dira Male­rrekako Gazte Mailako Laxoa Txapelketan parte hartu duten pilotariak. Hiru launkotek parte hartu dute, bi Doneztebekoak (A eta B) eta bertzea Oitze­koa. Eta sei jardunaldi jokatu ondotik, ailegatu da egun haundia. Hala, finala larunbat honetan, urriak 17, jokatuko da Oitzeko plazan. Lehia 11:30­ean hasiko da eta Oitz eta Doneztebe Ako pilotariak izanen dira aurrez-aurre.

Finalistak
Oitzeko taldean Andoni Saldias, Lander Mindegia, Laurendi Zelaieta eta Ibai Iribarrenek jokatuko dute eta Doneztebe An, berriz, Unai Sa­pu­ppo, Josu Inda, Joseba Grazenea eta Aurelio Bertizek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun