Joaldunen Eguna pasatu ondotik, Iturengo joaldunak Zubirin egon ziren, Orreaga-Zubiri lasterketan. Ez ziren, gainera, bakarrik joan, herriko dantzariak ere han izan baitziren. Lasterketa hasi aitzinetik, dantzariek aurreskua dantzatu zuten, eta akitzerakoan, berriz, korrikalarieri azken metroak egiten lagundu zieten joaldunek. Sari banaketa egin baino lehen dantzariek euren saioa ere eskaini zuten, tartean, aurreskua dantzatuz.