Aurtizko besten prestaketek aitzinera segitzen dute. Irailaren 10ean Aurtizko elkartean egindako bilkuran bestak noiz izanen diren erabaki zen. Aurten San Martin Eguna asteazkenean izanik eta Doneztebeko feriak aste berdinean izanik, hauxe erabaki zen: azaroaren 4an, ortzegunarekin, hasi eta igandera arte izanen dira baina San Martin Egunean ere ekitaldia izanen dira. Herritarrak egitaraua zehazten ari dira orain.