Joxe Mari Gorosterrazuk hartu du berriz ere alkatetza

Arkaitz MINDEGIA 2009ko urriaren 9a

Arkaitz MINDEGIA

Mikel Petrirena hilberria ordezkatuko du

Joxe Mari Goroste­rrazu da irailaren 24az geroztik herriko alkatea. Joxe Mari bosga­rren aurkeztu zen udal hauteskundetako EAko zerrendetan, baina bera izendatu zuten  alkate iraileko batzarrean. Hala, berriki hildako Mikel Petrirena ordezkatuko du. Joan den legealdian ere alkate izana zen Gorosterrazu, 2003 eta 2007 urteen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun