Kontseilariak biribilgune berrira bisitan

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 9a

ttipi-ttapa

Aitzineko ale batean aipatu bezala, eskolaren pareko biribilgune berria erabiltzaileentzako zabalik dago joan den hilabeteaz geroztik. Gastuaren zati haundiena (428.181 eurotik 384.408 euro) Nafarroako Gobernuaren lagun­tzarekin egin denez, Gobernuko ordezkariak bisitan izan ziren irailaren 28an. Amelia Salanueva Toki Administrazio kontseilaria, Begoña Sanzberro Landa Garapenerako kontseilaria eta Laura Alba Herri Lanetakoa Miguel San Miguel alkatearekin eta bertze udal ordezkariekin elkartu ziren obra berriak ikusteko. Biribilgunea egiteko dirulaguntza ematez gain, bi markesina berriak egiteko Gobernuak 23.097 euroko laguntza eman du (gastua 26.548 eurokoa izan da) eta Ezpelura, Ezkurra eta Bidasoa ibaiak Doneztebeko zatian garbitzea ere subentzionatu du. Argazkian, bertzeak bertze, Salanueva, Sanzberro eta Alba kontseilariak eta udal ordezkariak ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun