Lan txukuna egin du Harri Ttikien Txapelketan

Jaione OTXANDORENA 2009ko urriaren 9a

TTIPI TTAPA

Unai Bertiz

Lehenbiziko aldiz parte hartu zuen Unai Bertizek urriaren 4an Aizarnazabalen (Gipuzkoa) jokatu zen harri txikietako Euskadiko Harri-jasotze Txapelketan, eta lehen aldia izateko hagitz marka ona eza­rri zuen. Harri diferenteak erabili zituzten eta hiru minutuko saioa egin zuten bakoitzarekin: 125 kiloko zi­lindrikoari 28 jasoaldi eman zizkion; 125 kiloko errek­tangularrari 25; 112,5 kiloko kuboari 18 eta 100 kiloko bolari 23. Guztira 94 altxaldiegin zituen eta 10.950 kilo jaso. Sailkapen nagusian bosgarrena gelditu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun