Ulibeltzak Elkarteak eta dantzariek antolatuta besta urriaren 31n

Jaione OTXANDORENA 2009ko urriaren 9a

Ulibeltzak Elkarteko bazkideak 25. urteurrena ospatu zenean. TTIPI TTAPA

Afarirako txartelak urriaren 24a baino lehen hartu behar dira

Heldu den urriaren 31rako herri besta pres­tatu dute Ulibel­tzak Elkarteak eta he­rriko dantzariek elkarlanean.
Goizean haurrendako jokuak izanen dira, arratsadean herriko dantzariek saioa eskainiko dute eta gauean herri afaria izanen da. TTIPI-TTAPAren hu­rrengo alean emanen dizuegu egun horretako xehetasunen berri, baina bitartean, jakin  dezazuela, herri afarira joan nahi duenak urria­ren 24a baino lehen hartu beharko duela txartela herriko ostatuetan.

Bazkideek txartelak hartu beharrik ez
Ulibeltzakeko bazkide direnek ez dute txartelik hartu beharko. Izan ere, joan den urtean Eguberrietan tokatu zen loteriaren diruarekin ordainduko da bazkideen afaria.
Afaldu ondoren Agerralde akordeoilariak alaituko du giroa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun