Krisiaren kontrako ikastaroak

Joseba eta Nerea 2009ko urriaren 9a

Lan-egoera zaila bizi dutenei zuzendua, bi informatika ikastaro berezi antolatu dituzte Kultur Etxean. Lehenbizikoan curriculumak egiten erakutsiko da (urriaren 21etik 23ra, 16:00etatik 18:00­etara). Bigarrenak Lana bilatzen Interneten izena du eta urriaren 28tik 30­era emanen da ordutegi berean. Izena emateko deitu 948 635386ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun