Igande honetan izanen da Usategietako igandea

Joseba eta Nerea 2009ko urriaren 9a

Haurrentzako ikuskizunak izanen dira

Urtero bezala, urriko hirugarren igandea egun berezia izanen da, usa­zaleek besta handia ospatuko baitute. Goizean goizetik, eguraldiak laguntzen badu, Iharmendiko magaletan jende pa­rrasta elkartuko da. Ohitura den bezala, oinez eginen du jendeak Usategietarako bidea eta goiza han pasatu ondotik, arratsaldean herri­ra jau­tsi­ko da besta.
Aurten Detraka an­tzer­ki taldearen Zirkus Mirkus haurrentzako ikuskizuna izanen da 17:30ean plazan. Altxa­ta Kultur Elkarteak postua paratuko du talo, janari eta edariekin, eta eguna akabatzeko dan­tzal­dia izanen da Joselu Anaiak taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun