Azaroaren 4an akituko da Nafarroako Kantu Txapelketan izena emateko epea

ttipi-ttapa 2009ko urriaren 8a

TTIPI TTAPA

Finala azaroaren 21ean jokatuko da Elizondon

Euskal Kantuzaleen Elkartearen ekimenez, laster abiatuko da Nafa­rroako Euskal Kantu Txapelketaren edizio berria.
Dagoeneko izen-emateko epea zabalik dago eta azaroaren 4ra arte izanen da aukera. Interesatuek hainbat bide dituzte izen-emateko: Euskal Kantuzalearen Nafarroako egoi­tzara deituz (948 144706 –9:00etatik 14:00etara– edo idatziz (nafarroagaraia@kan­ tu­zale.net). Edo bertzela, Nafarroako edozein irrati euskaldunetara joz. Gure eskualdean, Xorro­xin eta Ka­rra­pe irra­tietan eman daiteke izena.

Finala Elizondon

Txapelketako lehenbiziko kanporaketa azaroaren 7an jokatuko da Etxarri Aranazko Kultur Etxean, 18:00­etan. Biga­rrena Berriobeitiko Kultur Etxean azaroaren 14an, hau ere 18:00­etan. Eta final haundia, azaroa­ren 21ean jokatuko da Elizondoko Lur dan­tzalekuan, 18:00­etan.
Beti bezala, 15 urtetik goitiko edozeinentzat zabalik dago lehiaketa, beti ere, kantari ama­teurrak baldin badira, eta salgai dauden grabaketak ekoiztu ez badituzte.
Bakarka, bikoteka zein taldean kantatu ahal izanen da. Bakoitzak bi alditan aurkezteko aukera izanen du kanporaketetan. Finalerako sail­ka­tuz gero, epaileek eraba­kiko lukete zein abes­tuko duen finalean.
Bertzalde, aitzinekoetan bezala, partaide be­rrien meritua gogoraraz­teko Be­rrien maila osatuko da, eta sari berezia jasoko dute. Taldean parte-hartzeari ere bulkada berezia eman nahi zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun