Buru eritasunen inguruko filmea ikusgai izanen da ortziralean Doneztebeko Dizdiraren egoitzan

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 8a

Edurne Elizagoien Dizdirako arduraduna eta Egoitz Telletxea zuzendaritza batzordekoa, egoitzaren atarian Donezteben. TTIPI TTAPA

Urriaren 10ean Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da

Larunbat honetan, urriaren 10ean, Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren inguruan hainbat ekitaldi antolatu ditu Anasaps elkarteak. Eskualdeari dagokionez, urriaren 9an, ortziral arratsaldeko 17:00etan, buru eritasunaren inguruko pelikula baten emanaldia eskainiko da Doneztebeko Anasaps-Dizdira elkartearen delegazioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun