Krisiari aurre egiteko ikastaroak antolatu ditu Etxalarko Kultur Etxeak

Aitor AROTZENA 2009ko urriaren 7a

“Krisiari aurre egiteko ikastaroak” izenburupean zenbait informatika tailer antolatu ditu Etxalarko Kultur Etxeak datozen astetarako. Honela, urriaren 21etik 23ra, “Curriculumak eta iragarkiak egin” ikastaroa emanen dute 16:00etatik 18:00etara, 10 euroren truke.
Urriaren 28tik 30era, “Lana bilatzea Interneten” ikastaroa emanen dute  16:00etatik 18:00etara, 10 euroan.
Azaroaren 5 eta 6an, azkenik, “Musika eta irratia entzun, eta telebista ikusi Interneten” ikastaroa emanen da 16:00etatik 18:00etara, 8 euroren truke.
Izen emateko 948 635386 telefonora deitu behar da 16:00etatik 19:40era edo kulturetxea@etxalar.org posta elektronikora idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun