Lehenbizi futbol taldeak izan ziren. Gero areto-futbolekoak hasi ziren eta asteburu honetan, eskubaloian eskualdeko bi talde nagusiek ekinen diote 2009-2010 denboraldiari. Emakumeen lehen maila nazionalean jokatzen duen Lindutx-Baztan BKT taldeak Lanzarote P Carmen taldea hartuko du Elizondoko kiroldegian igande goizeko 11:00etan eta gizonen bigarren maila nazionalean ariko den Erreka taldea Uharten ariko da larunbat arratsaldeko 19:00etan, Huarte San Antonioren kontra.
Hauek izanen dira asteburuko partida guziak:
FUTBOLA
Nafarroako Preferente mailan
Aurrera – Avance Ezkabarte, Leitzako Arkiskil zelaian, larunbat arratsaldeko 16:45ean.
Infanzones – Baztan, larunbat arratsaldeko 16:45ean Obanosen.
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Mondragon - Beti Gazte, igande arratsaldeko 16:30ean Arrasateko Mojategin.
Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Gure Txokoa – Allerru, larunbat arratsaldeko 15:30ean Matzadan.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte B – Union Txiki, larunbat arratsaldeko 15:00etan Mastegin.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Burlades – Doneztebe, igande eguerdiko 12:00etan Burlatan.
Jubeniletan, Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte – Mariño, larunbat arratsaldeko 19:30ean Mastegin.
Jubenilak, Gipuzkoako lehen mailan
Real Union B - Gure Txokoa, igande arratsaldeko 15:30ean Irungo Gal zelaian.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Baztan – San Cristobal, Elizondoko Giltxaurdin larunbat arratsaldeko 16:30ean.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Gure Txokoa – Touring, larunbat goizeko 11:30ean Matzadan.
Beti Gazte - Behobia, igande arratsaldeko 16:30ean Mastegin.
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Alsasua B – Baztan, larunbat goizeko 11:45ean Altsasun.
Doneztebe – San Jorge, larunbat goizeko 10:30ean Taxoaren.
Nafarroako Infantilen lehen mailan
Beti Gazte – C.N. Pamplona, larunbat arratsaldeko 17:00etan Mastegin.
Gares – Doneztebe, larunbat goizeko 10:00etan Garesko eskolan.
Bidezarra – Baztan, larunbat goizeko 10:15ean Noainen.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Lagunak – Doneztebe, larunbat goizeko 11:00etan Barañainen.
Emakumezkoen Gipuzkoako Ligan
Oiartzun B - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 18:00etan Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan
Gure Txokoa – Tecnun, ortziral arratseko 20:45ean Berako Toki-Ona kiroldegian.
Gipuzkoako hirugarren mailan
Joxe Mari Taberna - Umore Ona, ostiral gaueko 22:15ean Donostiako Mons kiroldegian.
ESKUBALOIA
Emakumeen lehen mailan
Lindutx-Baztan BKT – Lanzarote P Carmen, igande goizeko 11:00etan Elizondoko kiroldegian.
Mutilen 2. maila Nazionalean
Huarte San Antonio – Erreka, larunbat arratsaldeko 19:00etan Uharteko Ugarrandian.